ISURPEN GUTXIKO EREMUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibilgailuarekin Bilboko erdigunera sartzeko murrizketak ekainaren 15ean sartuko dira indarrean

Bilboko Udaletxeak emisio baxuko eremua indarrean jartzeko data iragarri du dagoeneko: ekainaren 15etik aurrera izango da.
EITB MEDIA
EITB MEDIA

Bilboko Emisio Baxuen Eremua arautuko duen ordenantza berria ekainaren 15ean sartuko da indarrean gehien kutsatzen duten ibilgailuentzat, hau da, "A" etiketa dutenentzat edo etiketarik ez dutenentzat, Bilboko Udaleko Mugikortasun zinegotziak gaur zehaztu duenez.

"B" katalogazioa duten autoentzako murrizketak urtebete barru sartuko dira indarrean.

Joan den abenduan, hiribilduan dabiltzan errekuntza-motorra duten ibilgailuentzako muga berria arautzen duen ordenantza onartu zuen Bilboko Udalak. Aurreikusitakoaren arabera, plan hori pixkanaka joango da ezartzen, 2029ko amaierara arte. Hala ere, arau orokor gisa, A etiketa duten edo etiketarik ez duten ibilgailuei aplikatuko zaie aurrena. Urtebete geroago, B gisa katalogatutako ibilgailuei eragingo die eta, gainera, hainbat luzamendu egongo dira, kasuistika desberdinei aurre egiteko.

Emisio baxuko eremuak Abandoko barrutia hartuko du, hau da, itsasadarrak mugatutako eremua, eta baita Sabino Arana, Trenbidearen etorbidea, Autonomia eta Bailen kaleak ere.

Mugikortasun zinegotziak azaldu duenez, Udalak kolektibo eta pertsona partikularren 186 alegazio jaso ditu ekarpenak jasotzeko irekitako epean. Kopuru horretatik, 55 "osorik edo zati batean" onartu dira.

Ekarpen horiek guztiak ordenantzaren testuan sartu ondoren, gonbidapenen kopurua handitu egingo da (hasierako testuan aurreikusitako 4 gonbitetatik, 6ra), egoiliarrentzat eta inguruko merkatarientzat, Bilboko emisio baxuen eremuan sartzeko.

Gainera, Udalak ostalaritzako profesionalentzako kategoria berri bat izango du, eta horiek ere gonbidapenak izango dituzte. 75 urtetik gorakoen kolektiboak ere aurreikusitakoak baino gonbidapen gehiago izango ditu.

Era berean, handitu egin dituzte ere garaje-partzela bakoitzeko baimenak (lau matrikula ezberdin izango dira orain partzelako), eta izapideei dagokienez, emisio baxuko eremutik zirkulatuko duten atzerriko ibilgailuentzat eta mugikortasun urriko pertsonentzat prozedura osoa arindu eta errazteko asmoa dago.

Araudia ostiraleko bilkura berezian onartuko dute, EAJ eta PSE-EEren botoei esker. EH Bilduk eta Podemosek iragarri dute abstenitu egingo direla. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X