Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurrak ez txertatzea egotzita ikerketapean dagoen erizaina lanera ez itzultzea eskatu dute kasuko familiek

Ohar batean, "suminduta" agertu dira auzitara jo zuten Santurtziko familiak. Prentsan zabaldu denez, erizainak senda agiria jaso du eta lanera itzuliko omen da. Osakidetzari hori saihesteko eskatu diote gurasoek.
Kasuan nahastatutako familietako batzuk.
Kasuan nahastatutako familietako batzuk. Artxiboko argazkia: EITB Media

Seme-alabak covid-19aren aurka ez txertatzea egotzita, Osakidetzako erizain baten kontra auzitara jo zuten 50 bat familiek neurriak eskatu dizkiote Osakidetzari profesionala bere lanpostura itzul ez dadin. Izan ere, El Correo egunkariaren arabera, osasun langileak senda agiria jaso du —bajan omen zegoen auzia lehertu zenetik, 2022ko urritik— eta lanera bueltatuko da.

Ohar batean, "suminduta eta kezkatuta" azaldu dira erizaina lanera itzul daitekeelako, "osasun publikorako arriskua" da-eta, euren ustez. "Osakidetzari eskatzen diogu bere itzulera saihestea, are gehiago Bizkaiko Lurralde Auzitegiak defentsak aurkeztutako helegite guztiak baztertu dituenean", nabarmendu dute. 

Auzia ikerketapean dago, epaileak zer erabaki zain. Duela urtebete deklaratu zuen osasun langileak, dokumentuak faltsutzea eta fondo publikoak bidegabe erabiltzea leporatuta. 

Auzia 2022ko urrian eman zen ezagutzera. Orduan, hainbat gurasok Osakidetzari erizain honen ekintzen berri eman zioten. Haien ustez, jarrera susmagarria zeukan "txertoen aurkako komentarioak egiten" zituelako eta "txertoa ematean, azkarregi, modu prezipitatuan" aritzen zelako. Osakidetzak ikerketa abiatu zuen eta hainbat proba serologiko egin zizkien adin txikikoei, egiaztatu zutenez, gehienak ez zeuden behar bezala immunizatuta. Ondoren, espedientea zabaldu zion erizainari, baina ez zuen jakinarazi zein neurri hartu zituen horren harira. 

Osasun Sailak jakinarazi du ez duela auziaren inguruko inongo argibiderik emango, langile baten datu pertsonalak direla argudiatuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X