Fenomeno astronomikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argi bola batek penintsulako zerua zeharkatu du

20240519101842_meteorito_
18:00 - 20:00
Argi bola batek penintsulako zerua zeharkatu du
Espainiako Estatuko hegoaldean, Galizian eta Portugalgo iparraldean izan da bart ikusgai. Portugalgo Babes Zibilaren arabera, litekeena da meteorito gisa erori izana Castro Daire inguruan, herrialdearen erdialdean. Almeriako Calar Altoko Behatoki Astronomikoak grabatutako irudiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X