Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usurbilen bi pertsona hil zituen gidariak bere bidetik zihoala uste zuela azpimarratu du epaiketan

Astelehen honetako saioan, halaber, bost lekukok deklaratu dute: akusatuaren neska-lagunak eta beste bi pertsonak (haren eta autoan hildakoen ondoan zihoazenak), anbulantziako gidariak eta autopistako mantentze-lanetako langile batek.
Kontrako noranzkoan gidatzeagatik Usurbilen bi hildako eragin zituen gizonaren aurkako epaiketa
Kontrako noranzkoan gidatzeagatik Usurbilen bi hildako eragin zituen gizonaren aurkako epaiketa. EFE

2017ko otsailean, zortzi kilometro baino gehiago kontrako noranzkoan gidatzeagatik, AP-8an, Usurbil parean, istripu larria eragin eta bi pertsona hil zituen gidariak gaur epaiketan esan du ez zekiela kontrara zihoala. Azaldu duenez, anbulantziaren aurka talka egindakoan konturatu zen okerreko bidetik zihoala.

Ostiralean herri epaimahaia osatu ondoren, ahozko epaiketa egiten ari dira Gipuzkoako Auzitegian. Auzipetuak adierazi duenez, gidabaimena "modu irregularrean" eskuratu zuen 2006an Marokon eta hainbat urtez ez du apenas gidatu.

Astelehen honetako saioan, halaber, bost lekukok deklaratu dute: akusatuaren neska-lagunak eta beste bi pertsonak (haren eta autoan hildakoen ondoan zihoazenak), anbulantziako gidariak eta autopistako mantentze-lanetako langile batek.

Akusatuaren lekukotzaren arabera, Bilbotik Donostiarako joaneko bidaian lagun batek gidatu zuen, baina gaua edaten igaro ostean autoa hartzeko moduan ez zegoenez, berak hartu zuen bolantea.

Halaber, onartu du ez dakiela trafiko seinaleak interpretatzen. Kontrako noranzkoan gidatu zuen tartean hainbat gidarik argi seinaleak egin zizkioten, baina ez zituen ulertu.

Azaldu duenez, autoan beraiekin joan zen emakumeetako bik ezagun batekin topo egin zuten eta autoan Bilbora itzultzeko "konbentzitu" zuten. "Nik banekien bost pertsona bakarrik joan gintezkeela autoan, baina isuna jartzen baziguten, berak ordainduko zuela esan zidaten", zehaztu du.

Gainera, azaldu duenez, bere lagunak, Gipuzkoako hiriburura joateko bidaian gidatu zuenak, atzealdean bueltatu nahi zuen "maitemindu" zen nesketako batekin, eta, gainera, alkohol "dezente" edan zuen. Hori dela eta, auzipetuari autoa bueltan eramateko eskatu zion, eta berak nondik joan eta "zuzenduko" zuela. "Nik ez nuen ezer ezagutzen", berretsi du akusatuak, turismoaren jabeak.

Fiskalak Lerro etenen eta ez sartu seinalearen aurrean, AP-8 autobidean, hamar segundoko geldialdia zergatik egin zuen galdetu dionean, kontrako noranzkoan zihoala "ez zekiela" erantzun du akusatuak. "Ez nuen sufrituko urte hauetan sufritzen ari naizena, joan den jendearekin, jakin izan banu", esan du nabarmen jota.

Ildo horretan, azpimarratu du ez dakiela "lerro jarraitua eta etena bereizten, edo lerro jarraituarekin ezin dela zeharkatu". "Konfiantza osoa nuen bidea markatzen ninduen pertsonarengan", errepikatu du, eta "ez nituen autobideko seinaleak ezagutzen", gaineratu duenez.

Hainbat ibilgailurekin gurutzatu zen, besteak beste, Bidegiko autobideko mantentze-zerbitzuko auto batekin, eta zazpi minutu pasatxoan kontrako norabidean zirkulatu zuen 19. kilometrotik 27,5 kilometrora. Horri dagokionez, autoak igaro zirela adierazi du, "baina niretzako errepide nazionala zenez, ba normaltzat jo nuen joan-etorri hori". "Bestearen argibideetan konfiantza nuen", errepikatu du.

"Ni nire erreitik nindoan, eta ondo eta lasai nengoen", nabarmendu du. Akusatuak negatibo eman zuen istripuaren ondoren egin zitzaizkion alkoholemia eta droga probetan.

"Anbulantzia gainean nuenean kontrako norabidean nihoala konturatu nintzen", onartu du, eta beste lau pertsona zeramatzan ibilgailu horrekin talka saihesten saiatu zela erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X