Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sexu erasoak Getxon, ministro arabiarrak Madrilen eta Caritasen txostena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Getxoko Europa ikastetxea
Getxoko Europa ikastetxea. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sexu erasoak GetxonGetxoko Europa ikastetxeko irakasle bat salatu dute, lau urteko lau neskari sexu erasoak egitea egotzita. Irakaslea Europa ikastetxetik apartatu egin dute, eta zuzendaritzatik adierazi dute hezkuntzako ikuskariekin eta Poliziarekin elkarlanean ari direla, "zantzuen berri izan duten lehen momentutik". Hala ere, kezka nabaria da gurasoen artean, eta neurriak berandu hartu izana egotzi diote zentroari. Salatzaileetako batek eskolaren jarrera eta jasotako babes eskasa kritikatu ditu.

- Ministro arabiarrak Madrilen: Espainiako Gobernuak Palestina estatu gisa ofizialki onartu eta biharamunean, Mohamed Mustafa Palestinako lehen ministroa eta Gazarako harremanetarako taldea (OCI) osatzen duten ministroetako batzuk Madrilera joango dira. Zehazki, Mohamed bin Abdulrahman bin Jassim al Thani Qatargo lehen ministro eta Atzerri ministroa, Ayman Safadi Jordaniako lehen ministrorde eta Atzerri ministroa, Faisal bin Farhan Saudi Arabiako Atzerri ministroa, Hakan Fidan Turkiako homologoa eta Ibrahim Taha OCIko idazkari nagusia joango dira.

- Caritasen txostena: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Caritasen 2023ko txostenak aurkeztuko dituzte, gaur, aldi berean, (10:00etan) Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzten prentsaurrekoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X