SEGURTASUN DIGITALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabeen babes digitalerako lege-aurreproiektuak doako guraso-kontrola aurreikusten du gailu guztietan

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du ingurune digitalean ibiltzen diren adingabeak babesteko lege-aurreproiektua. Sistema hori lehenetsita agertuko da gailu guztietan, eta piztu ondoren konfiguratu ahal izango da.
Gazte batzuk, Bilbon. Artxibo argazkia: EITB MEDIA
Gazte batzuk, Bilbon. Artxibo argazkia: EITB MEDIA

Teknologia lagun, ingurune digitalean ibiltzen diren adingabeak babesteko lege-aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak astearte honetan, batzuetan arriskutsua izan daiteke eta. Horren arabera, guraso-kontrola doakoa eta eskuragarria izan beharko da gailu teknologiko guztietan. Zehazki, mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan eta telebista adimendunetan ezarri beharko dute.

Halaber, esparru digitalean delituak gauzatzen dituztenentzat urruntze-agindu digitala aurreikusten du Ministroen Kontseiluak onartutako ekimenak, baita Zigor Kodea gaurkotzea ere. Hala, adimen artifiziala baliatuta eduki sexuala edo iraingarria duten irudi, bideo edo audio faltsuak irmo zigortu nahi ditu Espainiako Gobernuak.

Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak, aurreproiektuak aurreikusten dituen lege-erreformak zehaztu ditu prentsaurrekoan, hala nola zigorrak larriagotzea (arau-hausleak nortasun faltsuak erabiltzen dituenean) eta sare sozialetan 14 urtetik 16 urtera igotzea datu pertsonalak tratatzeko baimena.

Era berean, uda ostean onartuko den legeak beste neurri batzuk ere aurreikusten ditu, hala nola ingurune digitaletan adingabeen eskubideak bermatzea eta haurrak zein gazteak babesteko Estatu mailako estrategia orokorra garatzea.

Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu dutenez, sistema hori lehenetsita agertuko da gailu guztietan, eta piztu ondoren konfiguratu ahal izango da.

Halaber, eduki digitalen etiketatzea jasoko da, hizkuntza eskuragarriarekin, eta ohartarazpenak gehituko dira, adingabeentzat egokia ez bada. Era berean, hezkuntzaren arloan, alfabetatze digitalerako plan bat jasoko du, gazte zein nerabeak tresna eta gailu teknologikoak euren kabuz erabiltzeko gai izan daitezen, segurtasunez betiere.

Lege-aurreproiektu horrekin batera, ingurune digitalak adingabeengan duen eraginari buruzko diagnostiko bat egingo du Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak, 50 adituk osatutako taldearen ekarpenekin.

Gauzak horrela, taldeak ekainaren 20an aurkeztuko du txostena ministroen osoko bilkuran, eta, ondoren, jendaurrean zabalduko dituzte emaitzak, adingabeak ingurune digitalean babesteko estrategia neurri zehatzekin lantzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X