Transferentziak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Transferentzietan aurrera egiteko Torres ministroarekin bilera eskatu du Maria Ubarretxenak

Maria-Ubarretxena-efe
18:00 - 20:00
Transferentzietan aurrera egiteko Torres ministroarekin bilera eskatu du Maria Ubarretxenak
Autogobernu sailburuak eta Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu du bilera bat eskatu diola Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari, "ahalik eta lasterren" aldebiko batzordea deitzeko.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oñatiko Larraña Etxeak 20 nazionalitateko 100 errefuxiatu hartzen ditu

Harrera zentroa kudeatzen duen Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak salatu du Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren azken erreformak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak "zigortzen" dituela. 3.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute nazioarteko babesa Euskadin aurten.

gure zirkua abadia saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abadia Saria jaso du Gure Zirkuak

Gure Zirkuak aurtengo Abadia Saria jaso du gaur arratsaldean, Arrateko gainean (Eibar) egindako ekitaldian, komunitate oso bati “elkarrekin euskaraz bizi eta sentitzeko plaza berritzailea” eskaintzeagatik.  Eider Mendoza diputatu nagusiaren eskutik jaso dute Abadia Sariaren oroigarria –Iñigo Aristegui Telloren Zazpi Petaloak eskultura– Gure Zirkuko kideek. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Gehiago kargatu