Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean

Motor baten eta bi autoren arteko istripua izan da, eta errepidea bi orduz egon da itxita.
Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean
Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean

Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean, Amute auzoko biribilgunearen inguruan gertatu den istripu batean.

11:30 aldera gertatu da motor baten eta bi autoren arteko istripua, eta, horren ondorioz, motor gidaria oso larri zauritu da, eta bertan hil da.

Errepidea erabat itxita egon da bi noranzkoetan, eta Ertzaintzak trafikoa desbideratu du: Lapurdira bidean, GI-636tik bidali dituzte ibilgailuak, eta Irunera bidean, berriz, GI-2134 errepidetik.

13:30 aldera ireki dute errepidea, eta apurka-apurka itzuli da trafikoa normaltasunera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X