Gizon bat atxilotu dute Gasteizen kristalezko botila batekin beste bati buruan eraso egiteagatik
27 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen lesioak egin izana egotzita, beste gizon bati kristalezko botila batekin buruan kolpatu ostean. Ondorioz, biktima ospitalean artatu behar izan dute.
Goizaldeko 04:00ak pasatxo, uniformerik gabeko Ertzaintzaren patruila batek Santa Luzia auzoan gizon bat lurrean ikusi du, eta beste bat ukabilkadak jotzen ari zitzaion. Agenteak haiengana hurbildu eta ertzain gisa identifikatu dira. Biktimak odola zerion lesioak zituen buruan eta begi bat eta masailezur bat handituta zituen.
Zaurituak ertzainei adierazi dienez, erasotzaileak botila batekin jo du buruan, eta kristal zatiak topatu dituzte ertzainek lurrean.
Bizktima Txagorritxuko ospitalera eraman dute, buruan egindako zauriak josi eta sendatzeko, eta, erasotzailea, berriz, atxilotu egin dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak