Gizon bat atxilotu dute Zaldiaranen, ertzain baten etxean lapurreta egiten saiatzeagatik
Lanetik kanpo zegoen ertzain batek gizon bat atxilotu du igande goizaldean Zaldiaranen (Araba), atxilotua, beste bi pertsonarekin batera, agentearen etxebizitzan harrapatu eta gero. Hura ikusita, auto batean ihes egin dute, eta ertzaina haien atzetik abiatu da. Aurkitu dituenean, ustezko lapurrak agentea autoarekin harrapatzen saiatu dira; hark, berriz, tiro batzuk egin ditu harrapa ez zezaten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, igande goizaldeko lehen orduetan gertatu da guztia Trebiñun, ertzain batek hiru pertsona bere etxebizitzan lapurtzen saiatzen harrapatu eta gero.
Ustezko lapurrek etxebizitzatik alde egin dute, eta ibilgailu batean joan dira ihesi. Agentea bere ibilgailuarekin atera da haien bila, eta Zaldiaranen aurkitu ditu. Hura ikusi dutenean, autoarekin harrapatzen saiatu dira, eta agenteak tiro batzuk egin ditu harrapa ez zezaten.
Ertzainak inplikatuetako bat atxilot du, eta beste biek ihes egin dute oinez. Ertzaintzak iheslariak bilatzeko operazioa abiatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda