BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagako hondartzan bainua debekatu dute uretan karabela portugesak atzeman baitituzte

Duela 10 egun eskas, marmoka horietako batzuk ikusi zituzten Donostiako hainbat hondartzatan. Ziztada arriskutsu bezain mingarria eragiten dute marmokok.
Karabela portugesa bat, Donostiako uretan.
Karabela portugesa bat, Donostiako uretan. Argazkia: Joseba Ona

Bandera gorria dute gaur arratsaldean Lagako hondartzan (Ibarrangelu, Bizkaia) uretan karabela portugesak atzeman dituztela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.  

Bainua hartzera doazenei (banaka batzuk baino ez, hodeitsu baitago) uretan ez sartzeko gomendioa ematen diete sorosleek. Izan ere, ziztada arriskutsu bezain mingarria dute animaliok. 

Aurretik ere ikusi dituzte karabela portugesak gurean. Duela 10 bat egun, Donostiako Saguesen eta Zurriolan hondartzan topatu zituzten. Hilabete hasieran, lehen aleak agertu ziren Kontxako Badian, "gutxi batzuk" baino ez baziren izan. 

Zure interesekoa izan daiteke

eclipse solar eguzki eklipsea hego amerika sudamérica 2 de julio 2019 uztailak 2 EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Araba, 2026ko abuztuko eguzki-eklipsea ikusteko Euskadiko lurralde pribilegiatua

Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dela eklipse osorik ikusten eta datorren abuzturen 12koan Araba izango da lurralde pribilegiatuena, lurralde osoan ikusgai izango baita fenomeno astronomiko berezia. Hala ere, eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzi-muga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharbada ezkutatua egongo delako ordurako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X