SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeratzeko agindua eman diete Tarragonan, Figuera eta Vilella Baixako biztanleei, sutea dela eta

20240728221324_tarragona-incendio_
18:00 - 20:00
Etxeratzeko agindua eman diete Tarragonan, Figuera eta Vilella Baixako biztanleei, sutea dela eta
Guztira 400 bat lagunei eman diete etxeratze agindua arratsaldean. Suhiltzaileek 15:30etan jaso dute sua piztu denaren abisua eta denbora laburrean 17 bat hektarea erre dira. Egoera hobera doa baina gaur ezingo dute sua guztiz kontrolatu, dauden tenperatura altuak direla eta.

Albiste gehiago gizartea

Esther Saavedra ELA sindikatua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sindikatuek "propagandatzat" jo dute Osakidetzak Lehen Mailako Arretako 13 zentrotan psikologia zerbitzua eskainiko duela iragarri izana

ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dutenez, psikologo hauek "ez dute espezialitaterik, eta ezin izango dute tratamendurik diagnostikatu edo bideratu". Lehen Mailako Arretako osasun zentroetan psikologia zerbitzua ezarriko duen proiektu pilotua aurkeztu die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzako sindikatuei. Osasun Sailak iragarri duenez, helburua "anbulatorioetako arreta emozionalaren irisgarritasuna hobetzea" da.

Glaziarrak agurtzen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren "Glaziarrak agurtzen" lanak aitortza lortu du nazioarte mailan, Venice TV Awards sarietan

Nazioarteko telebista-programen berrikuntza eta bikaintasuna saritzen dituzte Veneziako Telebista golardoek, eta Cross Platform Programming atalean izendatu dute proiektua, EITBk eduki berritzaile eta hainbat euskarritan emititzearen alde egindako apustua aitortuta. Glaziarrak agurtzen PRIMERANen, Euskal Telebistan eta ORAINen estreinatu zen, guztietan egokitutako lengoaia eta formatuak erabilita.

Gehiago kargatu