GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian, itxurazko arma batekin oinezkoak mehatxatzeagatik

Gaua ertzain-etxean igaro ostean, 28 urteko gizona epailearen esku utzi dute goizeko lehen orduan.

Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du, itxurazko arma batekin Donostian oinezkoak mehatxatzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Aipaturiko iturriak zabaldutako informazioaren arabera, atzo 21:30ak aldera, hainbat pertsonak Ertzaintzari jakinarazi zioten gizon bat suzko arma batekin oinezkoak mehatxatzen ari zela Kontxa pasealekuaren inguruan.

Bertaratutako agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, itxurazko arma bat zen. Gerora, gizona atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten. Gaua ertzain-etxean igaro ostean, goizeko lehen orduan atxilotua epailearen esku utzi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X