Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaoren zerbitzua martxan da berriz ere Leioa eta Ibarbengoa artean, katenariako matxura konponduta

Enpresak jakinarazi duenez, "arazo teknikoengatik" egin dute etenaldia 06:00 aldera, eta bost ordu behar izan dute konpontzeko. Goizeko 11:00etan berriz ere lehen trena atera da, behar den frogak egin ondotik.
Metro Bilbao, artxiboko irudian
Metro Bilbao, artxiboko irudian. Artxiboko argazkia: EFE

Metro Bilbaok zerbitzua berriz ere martxan jarri du Leioa eta Ibarbengoa arteko 1. linean, ostegun honetako lehen orduan katenarian izandako arazo teknikoak konpondu ondoren.

Enpresak jakinarazi duenez, matxura konpondu ondoren, probak egin dituzte goizeko lehen orduan izandako arazo teknikoak errepikatzen ez zirela egiaztatzeko, eta 11:00ak pasata atera da lehen trena Plentziatik, Bilborako noranzkoan.

Etenaldia, 06:00ak aldera izan da, eta matxura konpontzeko bost ordu behar izan dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X