TANZANIAKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi euskal emakume hil diren Tanzaniako istripua nola gertatu zen kontatu digu lekuko batek

Tanzanian, Ngorongoroko parke naturalaren inguruan izan da istripua
18:00 - 20:00
Bi euskal emakume hil diren Tanzaniako istripua nola gertatu zen kontatu digu lekuko batek
Bi euskal emakume hil dira Tanzanian gertatutako istripu batean, Ngorongoroko kontserbazio-eremuan. Ezbeharraren lekuko izan zen gida turistikoetako bat elkarrizketatu dute Radio Euskadin eta istripua nola izen zen eta zaurituei nola lagundu behar izan zieten azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X