Hemezortzi pertsona zauritu dira Villa Fitero Rallyan izandako harrapaketa batean
Gutxienez hemezortzi pertsona zauritu dira Fiteroko XIV. Rallyan izandako harrapaketa batean, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Proba bertan behera geratu da. Biktimetako bat, 4 urteko ume bat, helikoptero medikalizatu batean eraman behar izan dute Reina Sofia Ospitalera (Tutera).
Istripua 15:00etan gertatu da, NA-6900 Cascante-Fitero errepideko 19,5 kilometroan, NA-6941 errepidearekin bat egiten duen bidegurutzean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, proban parte hartzen ari zen ibilgailuetako batek hemezortzi pertsona harrapatu ditu, lau adingabe tartean. Rallya ikusten ari ziren guztiak. Zaurituetako bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea) eraman dute, eta gainerakoak Reina Sofia Ospitalera.
Zaurituetako bat 60 urteko gizonezko bat da, eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batean eraman dute, baita 4 urteko ume bat ere. Horiez gain, 40 urteko emakume bat, 39 urteko gizonezko bat, 8 urteko ume bat, eta 6 urteko beste bat ere eraman dituzte erietxera. Polikontusioak edota politraumatismoak zituzten guztiek.
Bereziki larria zen 4 urteko ume baten egoera, eta, hori dela eta, helikoptero medikalizatuan eraman dute ospitalera.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du harrapaketaren arrazoiak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea arrastaka eramateagatik
Gertakariak ostegunean izan ziren, eta genero-indarkeriaren eremuan lesio-delitu bat leporatu diote.
Azkoitiak "irmoki gaitzetsi" du emakume bati egindako sexu-eraso saiakera
Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiekbere gaitzespen irmoa adierazi dute eta indarkeria matxista "aitzakiarik gabe desagerrarazi behar den gaitza" dela azpimarratu dute. Arratsaldean, dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute herriko plazan.
Garraio publikoaren hobariak luzatu dituzte Gipuzkoan 2026rako
15 urtetik beherakoek doan bidaiatzen jarraituko dute; 15 eta 25 urte bitartekoek % 50eko hobaria izango dute; eta gainerakoek % 40koa.
Ipar Euskal Herriko laborariek altxa dute A-64 errepideko blokeoa
Dermatosi nodularraren inguruan aurrerapausoak lortu dituztelako erabaki dute erretiratzea. Hala ere, zikinkeria ugari gelditu da errepidean eta egunak beharko dituzte erabat garbitu eta libre uzteko.
Euskalgintzaren Kontseiluak azken deia egin du larunbateko Bilboko ekitaldira mobilizatzeko
Gizarte-erakundeen bilguneak zabaldutako prentsa-oharraren arabera, Bilbao Arenako hitzorduak euskararen "pizkunde" berri baterako “txinparta” izan nahi du
800 produktu faltsutu baino gehiago atzeman dituzte Bizkaian
Guardia Zibilak faltsututako 800 produktu baino gehiago atzeman ditu Bizkaian, 35.000 euroko balioarekin. Miaketak Getxon (bi) eta Muxikan egin dira. Oraingoz, bi pertsona dira ikerketapean ustezko errudun gisa.
Fiskaltzak 34 urteko zigorra eskatu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hiltzea egotzi dioten gizonarentzat
Hilketa matxista 2024ko azaroaren 30ean gertatu zen eta gizonezkoa behin-behineko espetxealdian dago. 2026an zinpeko epaimahai batek epaituko du.
Albistea izango dira: Hotza eta elurra protagonista, animaliarik ez azoketan eta arrain freskorik gabeko egunak Bizkaian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Lehorreratzeak euskal kostaldean: hondartzetan harrapatuta gelditzen diren itsas animaliak
Baleak, izurdeak, fokak... Tarteka itsasoko animaliaren bat gure hondartzetan gelditzen da harrapatuta. Sareus elkartea arduratzen da kasu horiek kudeatzeaz: erantzunak koordinatzeaz, informazio zientifikoa lortzeaz eta, animalia hil bada, nekropsiak egiteaz. Denis Benito elkarteko kideak fenomeno horien aurrean nola jokatzen duten azaldu digu.
Baiona eta Frantziako Tolosa lotzen dituen A-64 autobidea partzialki ireki dute
Biarnoko zatia da zabaldu dutena. Hala ere, laborariek oraindik blokeatuta daukate Ipar Euskal Herriko zatia dermatosi nodularraren neurriak salatzeko protesta gisa.