Berotze globala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroak 47.000 heriotza baino gehiago eragin zituen Europan 2023an

Osasun Globaleko Institutuak (ISGlobal) egindako ikerketa baten arabera, 2023. urtea "mundu mailan beroena eta Europan bigarrena" izan zen. Hego Euskal Herrian, 428 pertsona hil zituen beroak, erdia baino gehiago Bizkaian: 211. Gipuzkoan 121 heriotza izan ziren; Nafarroan, 56; eta Araban, 40.
Termometro bat Bilbon, bero handiko egun batean.
Termometro bat Bilbon, bero handiko egun batean. Argazkia: EFE

Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak (ISGlobal) egindako azterlan baten arabera, 2023an 47.000 heriotza baino gehiago izan ziren Europan tenperatura altuak direla eta. Emaitzen arabera, Europa hegoaldeko herrialdeak dira "kaltetuenak", beroarekin lotutako heriotza-tasa handienak baitituzte: Grezia (393 heriotza milioi biztanleko), Bulgaria (229), Italia (209), Espainia (175), Zipre (167) eta Portugal (136).

ISGlobalek ezaugarri horiek dituen azterlan bat egin zuen 2022an, eta, bertan, beroak eragindako 60.000 heriotza baino gehiago zenbatu zituen. 2023ko txostenean, Europan "beroaren aurrean zaurgarritasuna murriztu" ote den aztertu nahi izan zuen, hau da, populazioa tenperaturen igoerara egokitzen joan den ala ez jakitea.

Ikertzaileek ikusi dutenez, 2023an erregistratutako tenperaturak 2000-2004 aldian gertatu izan balira, beroarekin lotutako heriotza-tasa 85.000 heriotzatik gorakoa izango litzateke.

Elisa Gallo ISGlobaleko ikertzailearen arabera, beroaren aurrean zaurgarritasuna murriztu da "aurrerapen sozioekonomiko orokorra, norbanakoaren jokabiden hobekuntza eta osasun publikoko neurriengatik, hala nola 2003ko uda errekorraren ondoren abian jarritako beroaren prebentziorako egitasmoengatik".

Halaber, ikerketak ohartarazi du emakumeak eta 80 urtetik gorakoak direla beroarekiko kalteberatasun handiena duten biztanleak. 2023an, beroarekin lotutako heriotza-tasa % 55 handiagoa izan zen emakumeetan gizonetan baino, eta % 768 handiagoa 80 urtetik gorakoetan 65-79 urtekoetan baino.

Hego Euskal Herriko datuei erreparatuta, 428 pertsona hil ziren iaz tenperatura altuengatik. Lurraldeka, Bizkaian izan ziren heriotza gehien (211), ondoren, Gipuzkoan (121), Nafarroan (56), eta Araban (40).

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X