Legez kanpoko jaia Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak 60 pertsona baino gehiago identifikatu ditu Legution egindako makrofestan

Besteak beste, legez kontra akanpatzeagatik eta droga eta alkoholaren eraginpean gidatzeagatik hainbat administrazio-zehapen jarri ditu polizia autonomikoak.
Ehunka pertsona bildu dira Legution, makrofesta batean.
Ehunka pertsona bildu dira Legution, makrofesta batean. EFE

Legutioko (Araba) landa-eremu batean asteburuan izandako makrofestan parte hartu zuten 60 pertsona baino gehiago identifikatu dituela zehaztu du gaur Ertzaintzak, ohar bidez. 

UAGA sindikatuak eta inguruko abeltzainek salatu zuten egoera, larunbat goizean. Arabako udalerrian, landa batean, ibilgailu asko kontzentratzen ari zirela, eta, itxuraz, "rave" motako festa bat ospatzen ari zela jakinarazi zieten agenteei.

Ertzaintza bertaratu zenean, egiaztatu ahal izan zuen 400 ibilgailu inguru zeudela eta zehaztu gabeko pertsona kopurua. Ibilgailuek lur-eremu handia hartzen zuten, eta inguruko abeltzainen ibilgailuek landa-bideetan zirkulatzea oztopatzen zuten.

Egoera hori ikusirik, Ertzaintzak ingurua itxi zuen eta sarbideak kontrolatzen hasi zen, ibilgailu gehiagok ez zezaten kontzentrazio horrekin bat egin. Aldi berean, kontzentrazioan parte hartzen ari ziren pertsonei jakinarazi zitzaien leku horretan akanpatzea debekatuta zegoela eta, bertan jarraitzen bazuten, administrazio-salaketa jarri ahal izango zitzaiela.

Bestalde, alkohol eta drogen prebentzio-kontrolak jarri zituzten inguruan, N-240 errepidean, bertatik irteten ziren ibilgailuen gidariak kontrolatze aldera.

60 identifikazio baino gehiago egin ziren, eta zenbait arrazoiren ondoriozko zehapenak ezarri.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X