TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Kanarietako Bideak 30 urte, lehendakaria-UGT bilera eta Joko Paralinpikoak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gurutze Gorriko beharginak El Hierrora iritsitako pertsonak artatzen.
Gurutze Gorriko beharginak El Hierrora iritsitako pertsonak artatzen. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Kanarietako Bideak 30 urte: Europara modu irregularrean iristeko itsas bide nagusietako batek, Kanarietako Bidea izenekoak, 30 urteko historia krudela bete du gaur. Milaka pertsonak hartzen du bide hau bizitza hobe baten bila. Zenbakitan, ez da migratzaile gehien dituen ibilbidea, baina bai arriskutsuenetako bat; izan ere, heriotza-tasa oso altuak ditu.

- Lehendakaria-UGT bilera: Imanol Pradales lehendakariak Euskadiko UGT sindikatuko ordezkaritza bat hartuko du Ajuria Enean. Horrela, gizarte-eragileekin uztailean abiatu zuen bilera-sortari amaiera emango dio, Gobernu Kontseiluak Donostiako Miramar Jauregian egingo duen urte politiko berriko lehen batzarra baino egun bat lehenago.

- Joko Paralinpikoak: 21 euskal kirolari izango dira Parisen 16:30ean abiatuko diren Joko Paralinpikoetan. Azken hamarkadetako euskal talde jendetsuenetakoa da, azken udako lau olinpiadetako kopurua gaindituta. Gainera, ordezkaritza ia parekidea izango da: 21 parte-hartzaileetatik bederatzi emakumeak dira; gizonezkoak, aldiz, 12. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X