eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteazken goibela eta euritsua izango da, 20 graduko tenperatura maximoekin

Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euria ia denean egin dezake. Hala ere, beste egun batez, euria ugariagoa izango da ipar partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.
Euria. Argazkia: EFE
Euria. Argazkia: EFE

Eguraldi euritsuak eta ekaitzek ez dute etenik izango, ostiralera arte behintzat. 

Aldaketa handirik gabe jarraituko dugu asteazkenean. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euria ia denean egin dezake. Hala ere, beste egun batez, euria ugariagoa izango da ipar partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.

Ostegunean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Hodeiak nagusituko dira zeruan, ostarteren bat ager daitekeen arren. Zaparradak egingo ditu, gehienbat Kantauri isurialdean; hegoaldean euria askoz urriagoa izango da. Gauean, hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparrada mardulagoak botako ditu, batez ere ipar-mendebaldean. Ipar-haizeak ahultzera egingo du. Tenperaturan aldaketa handirik ez, baina jaisteko joera izango du.

Ostiralean, euria egiten jarraituko du, nahiz eta tenperaturak gora egingo duen, eta larunbatean ateriago eutsiko dio eta eguzkia ere ikusiko da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X