Udazkena astebete aurreratu da termometroetan
Tenperatura baxuak eta giro eguzkitsua nagusituko dira asteburuan eta datorren astearen hasieran. Goizean leku batzuetan behe-lainoa izango bada ere, ondoren altxatu eta zeru urdina egongo da Euskal Herri luze-zabalean.
Giro freskoaren erakusgarri, gaur goizaldean Pagoetan -0,2 ºC izan dituzte, eta Iturrietan -0,1 ºC. Gasteizen, tenperatura 3,5 graduraino jaitsi da, eta 10 graduren bueltan ibili dira kostaldean. Eguerdian, epeldu egingo du eta tenperatura ez da gehiegi igoko.
Gaur, giro eguzkitsua baina freskoa izango dugu. Azpimarragarriena egunsentiko tenperatura minimoak izango dira; izan ere, 5 ºC-tik jaitsiko dira barnealdeko leku askotan eta 8-9 ºC ingurukoak izango dira kostaldean. Egunez, aldiz, tenperatura atzo baino gehiago igoko da eta balio altuenak 20-22 ºC inguruan geratuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bereziki arratsaldean; orduan, indartu egingo da barnealdean.
Igandean, berdintsu jarraituko dugu. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, eta goi-hodei batzuk agertuko dira egunaren amaieran. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperaturan ez da aldaketarik izango: maximoak 20-22 ºC ingurukoak izango dira eta minimoak 5 ºC ingurukoak barnealdean eta 10 ºC ingurukoak kostaldean. Baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egitea.
Astelehenean, eguraldi egonkor eta eguzkitsuak jarraipena izango du. Eguzkitsu egon arren, asteburuan baino hodei gehiago izango ditugu; behe-hodeiak sor daitezke kostaldean, eta goi-hodeiak joango dira agertzen gainerako tokietan ere. Haizeak iparraldetik edo ipar-ekialdetik joko du, eta tenperatura maximoak 20-22 ºC ingurukoak izango dira. Gauean, nabarmen hoztuko du berriro.
Asteartean zerua estalita egingo da, eta asteazkenean prezipitazioak itzul daitezke.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.