Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

61 urteko gizonezko bat hil da Zornotzan, traktorearekin istripua izanda

Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, udalerriko San Antonio auzoan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

61 urteko gizonezko bat hil da Zornotzan (Bizkaia) traktorearekin istripua izanda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, San Antonio auzoan. Larrialdi zerbitzuek 17:30 aldera izan zuten istripuaren berri. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren. 

Gizona bertan hil zen, zituen zauri larriek eraginda. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Ikerketa batek melatoninaren kontsumo luzea bihotz gaixotasunen bat izateko arriskuarekin lotu du

Amerikako Bihotzaren Elkarteak aurkeztutako lan batek eztabaida sortu du adituen artean, iradoki baitu urtebete baino gehiagoz melatonina-gehigarriak hartzeak bihotz-gutxiegitasuna izateko arriskua areagotu dezakeela. Espezialistek lasaitasunerako deia egin dute, eta gogorarazi dute farmazietan errezetarik gabe saltzen diren produktuak ez direla bi miligramotik igotzen.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X