54 urteko emakume bat eta 31 urteko gizon bat larri zauritu dira Eritzen izandako istripuan
54 urteko emakume bat eta 31 urteko gizon bat larri zauritu dira gaur N-240-A errepidean, Eritzen (Nafarroa), auto batek kamioi baten aurka talka egin, eta, ondoren, beste ibilgailu baten kontra jota.
Poliziako eta Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, zaurituak autoen gidariak dira, eta kamioilaria onik atera da.
Bi zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte anbulantzian, eta politraumatismoak dituzte. Ezbeharra 15:15ean gertatu da eta auto-ilarak sortu dira errepide horretan.
Cordovillako suhiltzaileak, anbulantziak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 20 etxebizitza hustu dituzte Hondarribian, Higerreko itsasargirako bidean piztutako sute baten ondorioz
Garrak kontrolpean hartu dituzte, baina oraindik sua itzaltzeko lanean ari dira.
33 abelburu hil dira Karrantzako abeltzaintza ustiategi batean piztutako sutean
7 abelburu bizirik atera ahal izan dituzte. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak itzaltzen saiatzeko.
AP-8an izandako istripu batek bederatzi kilometroko auto-ilarak eragin ditu Basaurin, Irunerako noranzkoan
Hainbat ibilgailuri eragin die istripuak eta gutxienez bederatzi kilometroko auto-ilara luzeak sortu ditu AP-8an, Basauri parean, Donostiako noranzkoan. Pertsona bat zauritu da eta errei bat itxita dago.
Triangelurik ez aurrerantzean, V16 baliza berria hemen da eta
Gailu berriak larrialdiko triangeluak ordezkatuko ditu matxurak edo istripuak seinaleztatzeko. Ibilgailuaren sabaian jartzen da autotik irten beharrik gabe, harrapatzeko arriskua murrizten du eta automatikoki abisatzen die DGTri eta larrialdi-zerbitzuei.
Elikadura-alerta zabaldu dute, Beiardi, Agort, Udabe eta Eroski marken gazta sorta batzuetan listeria atzemanda
Ohar batean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du listeria monocytogenesa atzeman dutela Beiardi, Agort, Udabe eta Eroski marketako ardi eta behi esne gordinarekin egindako nahasketa onduko gaztetan.
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da A-8 autobidean, Barakaldon, bi istripu tarteko arratsalde zail baten ostean
Arratsaldeko 16:00ak ondoren bi istripu gertatu dira, kilometro berean baina noranzko desberdinetan, eta auto-ilarak sortu dira.
Metro Bilbaok bidaia "magikoa" eskainiko du 'Gabonetako Trenean' Olentzero eta Mari Domingirekin batera
Abenduaren 22an egingo duten bidaia berezia 12 urtez azpiko umeentzat dago zuzenduta. Izena emateko epea azaroaren 17tik 23ra egongo da zabalik.
Alerta mezua entzun dute gaur arabarrek mugikorrean
Es Alert sistemak modu eraginkorrean funtzionatzen duen egiaztatzeko simulakroa izan da. Alerta-soinuarekin batera, mezu lasaigarri bat bidali da, ez dela benetako arrisku-egoera adierazteko. Es Alert sistema Balmasedan eta Bilboko auzo batzuetan ere probatu da.
Hegazti gripearen aurka Ministerioak iragarritako neurriak "gehiegizkoak" direla eta "goizegi" hartu direla uste du Bizkaiko Foru Aldundiak
Arantza Atutxa Bizkaiko Natura Ingurunearen eta Nekazaritzaren diputatuak uste du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hegazti gripearen aurrean ezarritako neurriak "goiztiarrak" eta "gehiegizkoak" direla, eta, ildo horretan, adierazi du ez dela positiborik atzeman lurraldeko ustiategietan.
EAJk, PSEk, PPk eta Voxek atzera bota dute tauromakia "era efektiboan abolitzeko" Sumarrek egindako proposamena
Proposamenak Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala eskatzen zuen, praktika hori arbuiatuz eta erakundeen sostengua baztertuz. EAJk eta PSE-EEk gaiari buruzko eztabaida eskatu dute, eta debekuaren aurka azaldu dira.