Kontrolak mugan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak kontrolak indartuko ditu mugan azaroaren 1etik aurrera

Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.
Biriatuko mugako artxiboko irudua. Argazkia: EFE
Biriatuko mugako artxiboko irudua. Argazkia: EFE

Azaroaren 1etik aurrera mugan kontrolak areagotuko ditu Frantziako Gobernuak, eta hala jakinarazi dio Europako Batzordeari. Ekintza terroristen gorakada eta migratzaileen fluxu irregularra errazten duten sare kriminalen igoera argudiatu ditu kontrolak ezartzeko. Neurria apirilaren 30era arte egongo da indarrean.

Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.

Parisko Olinpiar Jokoetan ere zorroztu zituen kontrolak Frantziak. Beste herrialde batzuek ere areagotu dituzte kontrolak, Alemaniak adibidez.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X