2,9 graduko lurrikara izan da Lizoainibarren eta Iruñerrian sentitu dute
Richter eskalan 2,9 graduko lurrikara izan da gaur goizean Nafarroan, Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian (Zangozerriko eskualdean, Iruñetik 19 bat kilometrora). Lur-astindua Iruñerria osoan sentitu dute.
Espainiako Institutu Geografikoak emandako datuen arabera, lur-astindua 08:52an izan da, eta lurrazalean kokatu da, 0 metrora.
Institutuak berak mapa batean (albistearekin batera ikus daiteke) jaso ditu epizentroaren lekua eta dardara atzeman duten udalerriak. Iruñerriko herri askotan sentitu dute, hala nola, Iruñea hiriburuan, Burlatan, Atarrabian edo Huarten. Dena dela, hegoalderago ere egon dira erregistroak, besteak beste, Elon (Zangozerrian hau ere).
Antonio Aretxabala geologo eta zientzia dibulgatzaileak herritarrei euren udalerria erregistratzeko eskatu die, baldin eta lurrikara sentitu badute. Horren arabera, gaurkoa inguru horretan 2020ko abuztutik sentitutako 84. lurrikara da (900 baino gehiago izan dira, izatez).
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda