NEGUKO ORDUTEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zein herrialdetan aplikatzen da ordu aldaketa eta zeinetan ez?

Urriaren 26tik 27rako goizaldean ordulariak ordubete atzeratu beharko dira. Hala, erlojuak 03:00ak jotzen dituenean, 02:00ak izango dira. Baina herrialde guztietan gertatzen al da gauza bera?
2
Irudia: EITB MEDIA

Udazkena aurrera doa, eta, urriarekin batera iritsiko da urteko bigarren ordu aldaketa. Ate joka da, hortaz, neguko ordutegia. Ordu aldaketa urriaren 27an izango da, hau da, igande goizaldean. 03:00etan 02:00ak joko dute berriro gure ordulariek, eta, horrekin, atseden- edo jarduera-ordu gehiago izango dira. Igandea, beraz, ohi baino ordubete luzeagoa izango da, 25 ordu izango baititu, eta, horri esker, ohi baino zertxobait gehiago lo egin ahal izango da.

4 Irudia: EITB MEDIA

Hamarkadak dira urtean bi aldiz ordua aldatzen hasi zenetik: lehenengoa, martxo amaieran; bigarrena, urri bukaeran. Helburua da erlojua eguneko argi orduen arabera aldatzea, urtaroen arabera, hain zuzen ere, eraginkortasun energetikoa hobetze aldera.

Nolakoa izan da munduko herrialdeetan ordu-aldaketa?

Statista atariak nabarmentzen duenez, munduko herrialdeen % 40k baino gutxiagok aldatzen dute ordua gaur egun, nahiz eta iraganean 140tik gora izan. Europar Batasunean birritan egiten da ordu aldaketa (martxoaren amaieran eta urriaren amaieran), baina ez da bakarra. AEBn eta Kanadan ere hala egiten dute, hori bai, datak ez datoz bat eta zenbait salbuespen daude; izan ere, bada egiten ez duenik ere.

Europako kontinentean, Errusian, Bielorrusian edo Turkian ez dute ordu-aldaketa egiten; bai, ordea, Zeelanda Berrian eta Australiako zenbait lekutan, baita Ekialde Erdiko (Libano, Israel) eta Hego Amerikako (Paraguai, Txile) herrialde batzuetan ere.

Latinoamerikari dagokionez, garai batean hainbat herrialdek egiten zuten ordutegi aldaketa, baina gaur-gaurkoz oso gutxi dira aplikatzen dutenak, Afrikako kontinentean eta Asian gertatzen den moduan. Bestalde, Ekuadortik hurbilen dauden herrialdeek ez dute aldaketa hori egiten, argi eta iluntasun orduak gutxi aldatzen baitira urtean zehar.

Aipatzekoa da ordu aldaketa utzi duen azken herrialdeetako bat Mexiko dela: 2022ko urriaren amaieran herrialdeko udako ordutegia behin betiko ezabatzeko erreforma onartu zuen. Bitxikeria gisa, Txinan, lurraldearen alde batetik bestera 5.000 kilometro baino gehiago izan arren, ordu-eremu bakarra dute; lurralde osoan erabiltzen dute Pekingo ordu ofiziala.

Albiste gehiago gizartea

VITORIA (ESPAÑA), 18/09/2025.- Decenas de personas se han manifestado este jueves alrededor del Parlamento Vasco, en Vitoria, para exigir a las instituciones y empresas un boicot real hacia Israel y como una muestra de apoyo más al pueblo de Palestina. EFE/ Adrián Ruiz-Hierro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsona atera dira gaur kalera Hego Euskal Herrian, Palestinaren alde

Gasteizen, Bilbon eta Iruñean arratsaldeko zazpietan abiatu dira Palestinaren aldeko Borroka Eguna dela eta antolatutako mobilizazioak. Deialdia Gazarako Mugimendu Globalak eta Global Sumud Flotillak egindako nazioarteko ekimenari erantzunez gauzatu da, “Apur dezagun Gazako blokeoa. Defenda dezagun Global Sumud Flotilla” lelopean. Goizean ere, protesta egin dute Gasteizen, Legebiltzarraren kanpoaldean.

idurre eskisabel
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararentzat "arkitektura juridiko berria" eskatu du Kontseiluak, "langile publikoek euskararen ezagutza izatea" bermatzeko

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak deituta, bilkura egin dute, arratsaldean, Donostiako epaitegi batek euskararen aurka kaleratu berri duen epai bat salatzeko. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, "ezinbestekoa da euskarari behar duen arkitektura juridiko berria eskaintzea", "botere judizialetik ezarritako blokeoa gainditzeko". 

Gehiago kargatu