"Nahasmendu delirantea" diagnostikatu diote medikuek Kabiecesen 400 haur baino gehiago txertatu gabe utzi zituen erizainari
Ehunka adingaberi txertoak eman izanaren plantak egitea leporatu zioten erizainaren aurkako epaiketak norabide berria hartu du, mediku perituek emakumeari “nahasmendu delirantea” diagnostikatu ostean, EITBk baieztatu duenez.
Epaiketaren laugarren egunean, auzitegiko medikuek baieztatu dute 2021eko ekainean antzeman zutela koadro kliniko hori, nahiz eta une hartan profesionalak pediatria postuan jarraitu zuen. Adituek adierazi dutenez, asaldura mentalak eragin zuzena zuen bere jardunean, eta auzipetuak tratamendu psikiatrikoa hastea gomendatu dute.
Akusatua gaur deklaratzea aurreikusita zegoen, baina azkenean ez du deklaratu nahi izan, deklaratzeko moduan ez zegoela argudiatuta. Auzitegiak onartu egin du erabakia, eta datozen egunetan jarraituko du epaiketarekin.
12 urteko kartzela-zigorra eskatzen duten ia 50 familiek espero dute akusazioa sendoa izatea, eta 400 haur baino gehiagoren osasunarekin "jolastu" zuen profesionalarentzat "zigorra" izatea.
Ahozko ikustaldia astelehenean hasi zen Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 7 urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du, kalte larriak eragin eta dokumentuak faltsutzea leporatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.