EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldi eguzkitsua izango dugu datorren astean, udaberri itxurako giroarekin

Tarteka hodeiguneak espero dira datorren asterako eta tenperatura maximoak 20 ºC-tik gora ibiliko dira. Ostiralean aldaketa espero da; termometroek behera egingo dute lurralde guztian eta euri zaparradak izango dira.
Elorrio hodei eta ostarteekin. Argazkia: Roberto Aizpitate Alberdi
Elorrio hodei eta ostarteekin. Argazkia: Roberto Aizpitate Alberdi

Eguraldi epela eta eguzkitsua izan dugu Euskal Herrian Domu Santuko zubian, eta hala jarraituko du datozen egunetan ere. Tenperatura maximoak 20 ºC-ren bueltan ibili dira gaurko egunean, eta 24 ºC-ra iritsi dira ipar isurialdeko hainbat puntutan. 

Bihar, astelehena, hodei gutxirekin hasiko dugu eguna kostaldean, udaberri itxurako giroarekin; tenperatura maximoak, 24 ºC-ren bueltan ibiliko dira bertan. Barnealdean, berriz, zerua hodeitsua egon daiteke, lainogune eta behe-hodeiekin, eta tenperatura maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldetik aurrera hodeiak denean ugarituko dira eta Mediterraneo isurialdeko zenbait tokitan zaparradak bota ditzake, batez ere hego-ekialdean.

Etzi, asteartea, ez da tenperatura aldaketa handirik egongo. Zerua tarteka hodeitsu egongo da; iparraldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi, eta hegoaldean behe-hodei trinkoagoak agertuko dira. Arratsaldetik aurrera hodeiak gutxituz joango dira, batez ere iparraldean. Hego-haizea ibiliko da, arratsaldean kostaldean brisa.

Asteazken eta ostegunean, eguraldi bertsua egingo du; tenperaturak bere horretan mantenduko dira eta hodeiak gutxituz joango dira. 

Ostiralean, berriz, aldaketa espero da; termometroek behera egingo dute lurralde guztian eta euri zaparradak izango dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X