GOIALDEKO BORRASKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goialdeko borraskak kolpatutako udalerriak hondamendi eremu dira, ofizialki

Zehazki, urriaren 28tik azaroaren 4ra goialdeko borraskaren eragina pairatu zuten Valentziako Erkidegoko, Gaztela-Mantxako, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko hainbat udalerriri eragingo die hondamendi eremu izendapenak.
Paiporta, goialdeko borraskak gehien kaltetutako udalerrietako bat
Paiporta, goialdeko borraskak gehien kaltetutako udalerrietako bat. Argazkia: EFE

Goialdeko borraskak gehien kolpatu dituen guneak hondamendi eremu izendatzea onartu zuen pasa den asteartean Ministroen Kontseiluak, baina agindua gaur argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta, hortaz, gaur sartu da ofizialki indarrean.

Zehazki, urriaren 28tik azaroaren 4ra goialdeko borraskaren eragina pairatu zuten Valentziako Erkidegoko, Gaztela-Mantxako, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko hainbat udalerriri eragingo die hondamendi eremu izendapenak.

Ministroen Kontseiluaren azaroaren 5eko aginduaren arabera, hondamendi eremu izendatzea justifikatuta dago goialdeko borraskak eragindako kalteei aurre egiteko, oinarrizko zerbitzuak berrezartzeko eta normaltasunera itzultzeko. Babes zibileko larrialdi egoera batek lazki kaltetutako eremu izendatzeak kaltetuek laguntza jasotzea erraztu eta azkartuko du.

Izendapenarekin batera, goialdeko borraskak kaltetutakoei 10.600 milioiko lehen laguntza sorta helaraziko zaiela argitaratu du gaur Estatuko Aldizkari Ofizialak. Laguntza zuzenak ez ezik, zergak ordaintzeko salbuespenak, hipotekak ordaintzeko moratoriak eta Kreditu Ofizialeko Institutuak emandako ICO-DANA izeneko kreditu lerroak ere jasotzen ditu. 

Larrialdiari erantzuteko eta kaltetutako eremuak berreraikitzeko Espainiako Gobernuak onartutako plana hurrengo egunetan igorriko dute Diputatuen Kongresura, tramitazioari ekin diezaioten.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X