Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBA eta VIOGEN-2 indarkeria matxistaren aurkako polizia sistemak elkarlanean ari dira dagoeneko

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, "urrats honek indarkeria matxistaren biktimen babesa eta zaintza hobetuko ditu".
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Irunen (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Irunen (Gipuzkoa). Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren EBA eta Barne Ministerioaren VIOGEN-2 sistemak elkarlanean ari dira dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, "urrats honek indarkeria matxistaren biktimen babesa eta zaintza hobetuko ditu".

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko EBA, Emakumeen eta Etxekoen Babesa, eta Barne Ministerioko VIOGEN-2 sistemen arteko interkonexio probak amaitutzat eman ondoren, jadanik elkarlana eraginkorra da.

Sistema horiek aukera ematen dute emakumeen aurkako indarkeriaren espedienteak modu integralean kudeatzeko, arrisku-ebaluazioak homologatzeko, babes egokia ezartzeko eta babesteko agindu judizialak kudeatzeko.

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, bi sistemen arteko koordinazioak indartu egiten du indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babesa, eta erraztu egiten du modu seguruan mugitu ahal izango direla Espainiako Estatuan.

2024ko urtarriletik irailera bitartean, Ertzaintzak emakumeen aurkako 5.268 indarkeria delitu erregistratu ditu. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, delitu mota horrek, oro har, % 7,97 egin du gora.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X