Mendiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrasateko Udalaitz mendian min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz

Gailurrean zela erori eta min hartu du mendizaleak buruan eta hanka batean eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak mendizale bat erreskatatu behar izan du igande honetan, helikopteroz, Arrasateko Udalaitz Mendian. Izan ere, gailurrean zela erori egin da gizona eta min hartu du. 

Segurtasun Sailaren arabera, 10:30ean jaso du SOS Deiak 112 zerbitzuak deia, Udalaitzen min hartuta zegoela gizonezko bat eta zauriak zituela buruan eta zango batean. 

Ingurunearen ezaugarriengatik, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariek Ertzaintzaren helikoptero bat bidali dute bertara, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteekin.

Zauritutako gizona helikopteroz erreskatatu eta Arrasateko errugbi zelaira eraman dute. Han anbulantzia zuen zain, eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X