UHOLDE ARRISKUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ebro ibaiak 1.550 metro kubiko segundoko emaria izango du asteartean, Tuteran

Erriberako hiriburuan, ibaiak emari maximoa 13:45 aldera harrapatzea espero dute. Badaezpada, Tuterako Udaltzaingoak urak hartu ohi dituen garajeetako ibilgailuak ateratzeko gomendioa eman du.
Ebro ibaiaren ur-goraldia, Tuteran (Nafarroa). Artxiboko irudia: EITB
Ebro ibaiaren ur-goraldia, Tuteran (Nafarroa). Artxiboko irudia: EITB

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) astearterako aurrekusi du Ebro ibaiaren emari maximoak Tuterara (Nafarroa) iristea. Zehazki, CHEk ohar batean azaldu duenez, Ebro ibaian Aragoi ibaitik datorren ur-goraldiaren maximoa Alfaro-Castejon-Tutera tartera asteartean helduko da, 1.500-1.900 metro kubiko segundoko balioekin.

Tuterako Udaltzaingoak CHEk emandako informazioaren arabera, 1.550 metro kubikoko emaria espero da asteartean, 13:45ean, Erriberako hiriburuan. "Emari horiekin ez da espero arazorik hirian, erregistro historikoaren arabera", azaldu du Udaltzaingoak X sare sozialean.

Hala ere, badaezpada, Udaltzaingoak urak hartu ohi dituen garajeetako ibilgailuak ateratzeko gomendioa eman du.

Argak eutsi egin dio

Nafarroako Gobernuak uholdeen planaren 0 mailari eutsi dio. Prezipitazioak, oro har, ekaitzaren hasieran aurreikusi zirenak baino txikiagoak izan dira, eta Arga ibaiak goia jo du Iruñerrian, igandeko 23:30ean, segundoko 206,82 metro kubiko botata.

Dena dela, Arga alerta mailara (maila gorria) iritsi da azken orduetan Arakilen eta Etxaurin. Iruñean behera egin du emariak, eta goizaldean aurrealertan egon bada ere, orain normala da egoera.

Hori horrela, Iruñeko Udalak uholdeetarako larrialdi-planaren 1. maila desaktibatu du, emariak behera egin duela eta.

Halaber, Egaren emaria ere asko hazi da, eta aurrealertan izan da Lizarra, Murieta eta Andosilla parean.

Arga ibaia, Iruñean. Argazkia: EFE Arga ibaia, Iruñean. Argazkia: EFE

Zadorrak gainezka egin du

Zadorra ibaia bere bidetik atera da Margaritan (Gasteiz) eta Tresponten (Iruña Oka), asteburuan izandako euri-jasak direla eta.

Ibaia maila laranjara heldu da Eturan (Barrundia) eta maila horian izan da Abetxukun (Gasteiz) eta Ozaetan (Barrundia). Segurtasun Sailaren arabera, Abetxuku auzoan segundoko 80 metro koadro baino gehiago bota ditu.

Hori horrela, Gasteizko Udaltzaingoak Eraztun Berdearen oinezko bidea itxi du, Aguirrelanda eta Abetxuku zubiaren artean.

Gainera, oinezkoentzako hainbat tarte itxi dituzte, honakoak: Gamarra eta Abetxuku arteko Zadorraren erriberatik doana, Zadorra Etorbideko biribilgunearen ingurukoak eta Alegria ibaiaren oinezko pasabidea (Zurbano atearen eta Bergara atearen artekoa). 

Gipuzkoan, Oria maila horira iritsi da Alegia eta Araxes (Lizartza) estazioetan.

Bizkaiko lurraldean, Ibaizabal (Zeanuri) eta Cadagua (Sodupe parean) maila horian izan dira. Azken horrek gainezka egin du goizean Quadra-Lakabex auzoan (Gueñes), baina ohikoa izaten da euria egiten duenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X