77768 eta 48020 laugarren saridun zenbakiek poza zabaldu dute Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan
77768 zenbakiari egokitu zaio gabonetako loteriaren zozketako laugarren sarietako lehena, 200.000 euro serieko (20.000 euro dezimo bakoitzak).
Lehen laugarren saria 09:58an atera da, eta serie gehienak (50 baino gehiago) Madrilen, Guia de Isoran (Tenerife) eta Benidormen (Alacant) saldu dira.
400.000 euro banatu ditu Nafarroan, Cordovilla, Lodosa, Iruñea eta San Adrian herrietan.
Altsasuko Zumalakarregi plazako 4. zenbakian dagoen 2. loteria administrazioak serie oso bat izan du salgai, baina itzuli egin du osorik, ez baita zenbaki horren dezimorik saldu, eta, beraz, saria ia-ia esku artean izan badute ere, 77768 zenbakiak azkenean ez die ezer utzi.
Bestalde, Cordovillako La Morea merkataritza-gunean eta Lodosako Diputazio etorbideko 12. zenbakian dauden establezimenduek bina dezimo saldu dituzte, 80.000 euro.
Iruñean, bost establezimenduk saldu dituzte zenbaki saridunaren dezimoak: Miravalles, 17; Karlos III .a etorbidea, 55; Barañain etorbidea, 64; Gaztelu plaza, 30; eta Tutera kalea, 3. Beste dezimo bat Pelayo Sola kaleko 7. zenbakian dagoen denda batean saldu da, San Adrianen.
77768 zenbakiaren zati bat Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan ere saldu da, 500.000 euro pasatxo banatu baitira saritan.
Bilboko 55. administrazioan, Santutxun, sariaren serie oso bat saldu dute, hau da, 200.000 euro saritan. Bizkaiko hiriburuan, beste lau administraziotan ere saldu dira zenbaki hori duten beste horrenbeste dezimo.
Gainera, bost dezimo saldu dira Barakaldon, lau Basaurin eta bi Areatzan.
Gipuzkoan, bi dezimo saldu dira Donostian eta beste bat Hernanin.
Zenbakia 09:57an atera dute, bigarren taulako bosgarren alanbrean.
Laugarren sarietako bigarrena 48020 zenbakiari egokitu zaio, eta 400.000 euro utzi ditu Bizkaian, serie bat saldu baita Urkixo zumarkalean (Bilbo) eta beste bat Artean (Leioa).
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.