Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat larri zauritu da Lemoan, auto batek harrapatuta

Istripua N-240 errepidean gertatu da, 10:20 inguruan. Txirrindularia helikopteroz eraman dute ospitalera.
Istripua Cementos Lemona enpresaren pareko biribilgunean izan da. Argazkia: EITB MEDIA
Istripua Cementos Lemona enpresaren pareko biribilgunean izan da. Argazkia: EITB MEDIA

42 urteko txirrindulari bat larri zauritu da gaur goizean N-240 errepidean, Lemoan (Bizkaia), Bilborako noranzkoan, auto batek harrapatuta. Istripua 10:20an gertatu da, Cementos Lemona enpresaren parean dagoen biribilgunean, Trafiko Sailak jakinarazi duenez.

Zaurien larritasuna dela eta, txirrindularia helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X