Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskotrenen zerbitzua bere onera itzuli da Usurbilen, zuhaitz bat erortzeak etenaldia eragin ostean

Zenbait orduz bidaiariak autobusez eraman dituzte Usurbil eta Orio artean, baina jada konpondu dute arazoa.

Euskotrenen tren zerbitzua etenda egon da Usurbil eta Orio (Gipuzkoa) artean, zuhaitz bat kantenariara erori delako, baina jada konpondu dute arazoa, eta zerbitzua bere onera itzuli da.

Konpondu arte, bidaiariak autobusez eraman dituzte Usurbil eta Orio artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X