Loturak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgai dira udan Loiu eta Londres-Heathrow lotuko dituzten hegaldiak, astean zazpi aldiz

Vuelingek Loiutik Londres-Heathrowrako konexioa egingo du udan. Horrez gain, Bilboko aireportutik Gatwickera astean 21 hegaldi izango dira.
Hegazkin bat aireratzen Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE
Hegazkin bat aireratzen Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

Salgai dira udan Bilbo eta Londres-Heathrow aireportuak lotuko dituzten hegaldietarako txartelak; astean zazpi hegaldi izango ditu Vuelingen konexioak, eta Londres-Gatwick aireportuarekin astean egiten dituen 21 hegaldiekin, Ingalaterrarekiko konexioa indartuko du.

Vuelingek aurreikusten du uda honetarako bost hegazkin berri izango dituela, eta milioi bat eserleku baino gehiago Espainian, Estatuko eta nazioarteko tokietara hegan egiteko; hau da, aurreko urtean baino % 6 eserleku gehiago izango ditu, eta 27,2 milioi eserleku izango ditu sare osoan.

Bost hegazkin berrietatik, hiruk Bartzelonako aireportuan izango dira, eta, bertatik, dauden ibilbideak indartuko ditu eta nazioarteko helmugetarako aukerak aztertu; beste bi aireontziak, berriz, Estatuko beste aireportu batzuetara bideratuko ditu, Espainiako konektibitatea indartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X