Bilboko Herri Kirol Zentroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herri kirolen entrenamendu profesionaleko lehen zentroa irekiko dute Bilboko Txurdinaga auzoan

Udaberrian hasiko dituzte zentroa eraikitzeko lanak. 1.367.621,50 euroko aurrekontua du horretarako Udalak. Gainera, 229.675 euroko dirulaguntza eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak.
Bilboko Herri Kirol Zentroaren aurkezpena
Bilboko Herri Kirol Zentroaren aurkezpena. Argazkia: Bilboko Udala

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak Bilboko Herri Kirol Zentroa proiektua aurkeztu dute ostiral honetan. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herri kirolen entrenamendu profesionaleko lehenbiziko zentroa izango da, eta Txurdinagako udal kiroldegian egongo da.

Bilboko Udalak 1.367.621,50 euroko aurrekontua du proiektua gauzatzeko, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 229.675 euroko laguntza eman dio. Lanak udaberriaren amaieran hasiko dituzte. Diziplina anitzeko pabiloi berria Txurdinagako udal kiroldegiko lursailetan egongo da kokatuta, eta Bilboko Txirrika Herri Kirol Klubak kudeatuko du.

Kirol ekipamenduak 846 metro koadroko azalera izango du, eta erabilera anitzeko pista batek, komun eta aldagela egokituek, fisioterapia gela batek, harrera bulegoak eta gela teknikoek osatuko dute. Gainera, Txurdinagako udal kiroldegirako oinezkoentzako sarbide bat eta ibilgailuentzako beste bat izango ditu.

Aburtok azaldu duenez, "Bilboko Herri Kirol Zentroaren helburua da herri kirolak garatzeko eta profesionalizatzeko erreferentziazko zentroa izatea".

Gainera, nabarmendu du Bilboko Udalak "gure herrialdeko eta hiriko kirol estrategikoekin duen konpromisoa" indartuko duela; "izan ere, kirol horiek gure ohitura eta tradizioei lotuta daude, eta gure aberastasun kulturalaren eta euskal nortasunaren parte dira".

Erabilera anitzeko pistan pabiloi zabal bat egongo da, hormarik gabea, eta hainbat kirol jarduera egiteko aukera emango du, hala nola harri jasotzea, sokatira, trontzak, aizkora, lasto jasotzea, lasto botatzea, ingude jasotzea, txinga eroatea, zaku eramatea, orga jokoak eta lokotx bilketa.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X