TRADIZIOA ETA MODERNITATEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inauteriek Donostia "kolorez, musikaz, tradizioz eta modernitatez" beteko dute hamazazpi egunez

Judas Arrietak kartel "koloretsu eta dibertigarria" diseinatu du jaien berri emateko, eta hogeita hamar konpartsak parte hartuko dute bertan.
Donostiako inauterien aurkezpena. Argazkia: EFE
Donostiako inauterien aurkezpena. Argazkia: EFE

Donostiako inauteriak "jardueraz beteta" itzuliko dira. Auzo guztietan izango da ondo pasatzeko aukerarik, "gustu guztietarako" jarduera ugari prestatu baitituzte, kalean "kolorea, musika eta giroa" izan daitezen nagusi. Datorren ostegunean, Ostegun Gizena, hasiko dira inauteriak, eta martxoaren 15era arte ospatuko dituzte Donostian. Aurten, "tradizioa eta modernitatea" uztartuko dira, Judas Arrieta artista hondarribiarrak egin duen kartel "koloretsu eta dibertigarria" tarteko, eta 30 konpartsa inguru ibiliko dira kalerik kale hiria girotzen.

Jon Insausti Kultura zinegotziak eman ditu Donostiako 2025eko Inauterien xehetasunak, eta aurtengo Momo Jainkoa aurkeztu du; Hodei Buenaventurak gorpuztuko du eta Eirik Navarrok, Nahia Leonetek eta Jon Asensiok osatutako haren segizioa. Ostegunean iritsiko dira Konstituzio plazara, 18:30ean, eta desfilea egingo dute gero Erdialdeko eta Alde Zaharreko kaleetan barrena, Maria Cristina hoteleraino.

Bertan, hiriaren giltzak jasoko dituzte, eta udaletxera joango dira jarraian. "Inauteri Arlekin Festa!" izango da udalbatzar aretoan, eta Momo jainkoari eta segizioari hainbat dantza eskainiko dizkiote konpartsek. 

Insaustik zehaztu duenez, inauterien hasieran konpartsa tradizionalak izango dira protagonista. Horrela, Zubietako Joaldunek Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte eta Momo Jainkoa eta bere segizioa hartuko dituzte. Orixe Ikastolak ostegun arratsaldean bertan desfilatuko du Alde Zaharreko kaleetatik, Eskola eta Goizaldi dantza taldeek bezala.

Ostiral Mehean, Union Artesanako Lanpernak eta Haurtxo Zaratatsuak konpartsen txanda izango da, eta Erdialdeko eta Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte. Bi konpartsak larunbat arratsaldean ere aterako dira.

Larunbatean, 12:30etik aurrera, Gero Axular Dantza Taldeak "Intxixu Euskal Inauteria" ekarriko du Donostiako kaleetara, eta 13:00etatik aurrera emanaldia eskainiko du Konstituzio plazan. Arratsaldean, Lanpernak eta Haurtxo Zaratatsuak konpartsekin batera, konpartsa tradizionalen animazioa izango da Eskoletako Lorezainen Konpartsaren, Gaztediko Oilarren Konpartsaren, Gaztelubideko Fanfarrearen, Donosti Cup Danborradaren eta Amarakaldek Kaldereroen Konpartsaren eskutik. 20:00etatik aurrera igaroko dira Konstituzio plazatik.

Aurten, inauterietako igandean, 1994an Momo jainko izan zenak eta urtero "inauterien boterea berari ematen dion" makuluaren sortzaileak, Josetxo Fuentesek, Lorezainen Konpartsaren aginte-makila Tomas Ugaldebere Eskola Dantza Taldekoari emango dio, konpartsak Konstituzio plazan egiten duen geldialdian, konpartsa honen buru 25 urtez izan ondoren.

Konpartsak izango dira Donostiako Inauterietako "protagonista nagusiak". Hainbat hilabetez jantzi eta koreografiak prestatu dituzte, Illunben egiten den aurkezpen tradizionalean Inauterietako Jantzien Diseinuaren VI. Sarian lehiatzeko ostiraletik martxoaren 15era arte, Bidebietako kaleetan zehar egingo duten desfilearekin amaitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X