Mina arintzea, bihotza edo tentsioa eta osasun mentala zaintzea, botikak hartzeko arrazoi nagusia
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 15 urtetik gorako hamar biztanletik seik azken bi asteetan botikaren bat hartu dutela esan dute EITB Dataren azken azterketan.
Botika horiek hartzeko aipatzen diren arrazoi nagusiak hiru dira: mina arintzea, bihotzarekin edo tentsio arterialarekin lotutako arazoren bat izatea eta osasun mentala zaintzea. Adinean gora egin ahala botikak hartzen dituzten pertsonak gehiago badira ere, osasun mentala zaintzekoak adin guztietakoek hartzen dituzte.
Hala, hamar biztanletik hiruk mina arintzeko botikak hartu dituzte. EAEn biztanleen % 29k eta Nafarroan % 32k hartzen dituzte minari aurre egiteko medikamentuak. Bigarren postuan daude bihotza eta tentsio arteriala zaintzeko farmakoak; EAEko biztanleen % 25ek hartzen dituzte, eta Nafarroakoen % 21ek.
Botika mota erabilienen zerrendako hirugarren postuan daude osasun mentalerako hartzen direnak; erlaxatzeko edota lo egiteko pilulak eta antidepresiboak, adibidez. EAEko biztanleen % 17k hartzen dituzte, eta Nafarroakoen % 12k.
Katarroa eta gripea arintzekoak, antibiotikoak, kolesterola jaisteko botikak, urdaila zaintzekoak, diabetesaren aurkakoak eta bitaminak eta mineralak maila baxuagoan hartzen dira.
Adinarekin batera gora
Biztanleria adinean gora doan heinean, medikamentuak hartzen dituzten pertsonen kopuruak ere gora egiten du. EITB Dataren datuen arabera, 55 urte bete arte, biztanleen erdiek baino gutxiagok hartzen dituzte botikak. Hortik gorako adin-taldeetan, kontsumoak gora egiten du, eta adin handiena dutenen artean, 75 urtetik gorako biztanleen % 90ek medikamenturen bat hartzen dute.
Gehien hartzen diren botikak inguruan ohikoenak diren gaixotasun kronikoekin lotuta daude. Lehen Mailako Arretan diagnostikatzen diren hiru arazo kroniko nagusiak kolesterola, hipertentsioa eta osasun mentala dira. Azken horretan sartzen dira antsietatea, depresioa, TOCa, fobiak eta abar, eta deigarria da, buruko gaitzen kasuan, adin guztietako herritarrei eragiten dietela.
Gaitz kroniko horren ondorioz egiten den botiken kontsumoa ere adinarekin zuzenean lotuta dago, gora egiten baitu adinean aurrera egin ahala.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.