EITB eta TOKIKOM berriro ere elkarlanean mugikortasuna aztergai duen Saretzen proiektuaren seigarren alean
Hego Euskal Herriko bizilagunen mugikortasuna izango du aztergai Saretzen proiektuaren seigarren aleak, datu-kazetaritza lantzeko EITBk eta TOKIKOMek elkarlanari esker ondutako ekimenak. Ostegun honetan, martxoak 27, kaleratuko dute azterlana, 06:00etatik aurrera.
Zenbat joan-etorri egiten dira egunero gurean? Zenbat egiten ditu bizilagun bakoitzak? Garai batean baino gehiago ala gutxiago? Aldea al dago lurralde historikoen artean? Nondik nora egiten dira? Zenbat egiten da oinez? Eta, ibilgailuz? Nolakoa da garraio publikoaren erabilera EAEn? Eta Nafarroan? Galdera horiei guztiei erantzungo die ikerketak, eta, besteak beste, matrikulazio datuak emango dituzte.
2022an jarri zuten abian EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak Saretzen proiektua, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Lehen argitalpenean, Hego Euskal Herriko demografia-datuak landu zituzten EITBko zein TOKIKOMeko hedabideek, nork bere esparruari, ezaugarriei eta eremuari egokituta. Ondoren, immigrazioaren, banku-sukurtsalen, maskoten eta etxebizitzen datu-analisia egin dute.
Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da EITBren eta TOKIKOMen aliantzaren xedea, biztanleen informazio beharrizanak asetzeko. Euskaraz sortutako kalitatezko eduki lehiakorrekin Euskal Herriko agendan eragitea ere badu helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko
Neskaren hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska.
Sestaon beste agente batzuek bi pertsonari ustez eraso egin ondoren esku hartu zuten ertzainek ez zituzten kamerak aktibatu
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak nabarmendu du gailua aktibatu gabe eramateak araudia ez betetzea ekarriko lukeela.
Bi zalegoek indarrak eman dizkiete euren taldeei Sevillarako txartela berenganatzeko
Gaurkoa derby bat baino zerbait gehiago da, jokoan baitago Kopako finalerako txartela. Bi taldeetako zalegoak horren jakitun dira, eta harrera beroa egin diete jokalariei estadiora iritsi direnean.
Barakaldok eta Balmasedak doluminak agertu dituzte Santanderen hil diren hiru gazte bizkaitarrengatik
Astearte honetan izandako istripu batean hil ziren, Santanderreko El Bocal kostaldeko pasabidea kolapsatuta. Gainera, Arabako beste neska bat ospitaleratuta dago. Guztira, bost pertsona hil ziren istripuan, eta beste neska bat desagertuta dago.
Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die Santanderren hildakoen familiei
Istripua "oso krudela" izan dela esan du lehendakariak. Ertzaintzak hiru euskal gazteen heriotzaren berri eman die familiei: Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat.
Osakidetzak giza papilomaren birusaren baheketa hasiko du, 30 urtetik gorako emakumeentzako
Etxera bidalitako gutun baten bidez helaraziko zaie emakumeei, lagina norberak etxean har dezan. Proiektu pilotua Donostialdean eta Tolosaldean hasiko da, eta, ondoren, Gipuzkoa osora zabalduko da, baita Araba eta Bizkaira ere.
Biktimak Herasko La Granja ikastetxeko ikasleak ziren, nekazaritza eta ingurumen prestakuntzan erreferentziazko zentrokoak
Tragediaren biktimek abeltzaintzako eta animalien osasun-laguntzako goi-mailako teknikaritzako zikloan parte hartzen zuten. Zentro horrek ikasleak prestatzen ditu abeltzaintzako ustiategiak kudeatzeko eta albaitari-taldeekin lankidetzan aritzeko.
Zer dakigu, eta zer ez, Santanderreko istripuaz?
Astearte arratsaldean Bocal Santanderko kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.
Elvillarko (Araba) neska bat zainketa intentsiboetako unitatean dago, Santanderreko istripuaren ondorioz
Gaztea, Elvillarkoa, larri dago Valdecillako Markes Unibertsitate Ospitalean.
Barakaldoko bi gazte eta Balmasedako bat, Santanderreko istripuan hildakoen artean
Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, bost hildakoak Barakaldoko (Bizkaia) 19 urteko bi neska, Balmasedako (Bizkaia) 21 urteko mutil bat, Igollo de Camargoko (Kantabria) 22 urteko beste gazte bat eta Almeriako (20 urte) beste bat dira. Atzotik ospitalean dagoen neska, berriz, Elvillarkoa (Araba) da eta 19 urte ditu.