Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagaia: Hiri berritzaileenaren Europako saria eskuratu dezake gaur Donostiak. Europako Berrikuntzaren Hiriburua 2026 sariak banatuko dira Italiako Turin hirian, 11:30ean hasita, eta Donostia finalisten artean dago goranzko bidean doazen hiri berritzaileen kategorian, Nikosiarekin (Zipre) eta Aalborgekin (Danimarka) batera.
- Abisu horia kostaldean: Euskalmetek abisu horia aktibatu du ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik, bai olatuek kostaldean izango duten inpaktuagatik, bai lehen bi milietan nabigatzeko izango diren konplikazioengatik. Euskal Meteorologia Agentziak olatuek kostaldean utziko duten baldintza txarren inguruan ohartarazi du.
- Durangoko Azokaren atarian: Durangoko Azokak 60 urte beteko ditu. Aurten, abenduaren 5etik 8ra, 175 saltzailek 285 erakusmahai jarriko dituzte Landako gunean eta 1.026 kultur nobedade egongo dira salgai: 694 liburu, 163 musika ekoizpen, 30 aldizkari eta bestelako 139 ekoizpen (fanzineak, audioliburuak, podcastak…).
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.