Enplegu publikoa eskuratzeko euskara eskakizuna, Konstituzionalerako bidean
Eusko Jaurlaritzak kezkaz hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak legearen konstituzionaltasunaz galdetzeko aukera mahaiaren gainean jartzea, euskara administrazio publikoan normalizatzeko markoa bera zalantzan jartzen duen erabakia dela iritzita. Fiskaltza, ordea, ados dago Auzitegi Konstituzionalari kontsulta egitearekin.
Euskararen aurkako epaien kontrako alkateen protesta. Artxiboko argazkia: UEMA
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskal Enplegu Publikoaren Legearen artikulu baten legezkotasunari buruzko kontsulta egin nahi dio Konstituzio Auzitegiari.
PPk eta Voxek euskararen normalizazioaren dekretuari aurkeztutako bi helegiteak ebatzi behar ditu Justizia Auzitegi Nagusiak. Erantzun aurretik, ordea, Auzitegi Konstituzionalari iritzia eskatzeko aukera mahai gainean jarri du eta alegazioak aurkezteko eskatu die bi alderdiei eta Fiskaltzari.
Zehazki, 187.5 artikulua da ezbaian jarri dutena, administrazio publikoko lanpostu guztietan hizkuntza-eskakizuna zehaztu beharra dagoela dioena.
Fiskaltza Konstituzionalari galdera egitearen alde agertu da. Erakundeko iturrien arabera, fiskalen artean zalantzak daude artikulu horren konstituzionaltasunari buruz.
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, ordea, kezkaz eta harriduraz hartu du gertaturikoa. Horren esanetan, Euskadiko Auzitegi Nagusiak abiatutako bidea ezohikoa da, eta euskara administrazio publikoan normalizatzeko markoa bera zalantzan jartzen du.
Hizkuntza-eskakizunen aurkako epaiak asko izan direla gogora ekarri ondoren, orain gertatutakoa "jauzi larria" dela nabarmendu du Bengoetxeak; hain zuzen ere, Euskal Enplegu Publikoaren Legea Konstituzioaren araberakoa ote den ala ez ezbaian jarri delako. Hori dela eta, Jaurlaritzak kontrako alegazioak aurkeztu ditu, aipaturiko legea "konstituzionala" dela adieraziz.
Alegazioak aurkeztu ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki beharko du konstituzionaltasun-galdera aurkezten duen ala ez, eta autoa eman beharko du. Azkenean galdera igortzen bada, egintzak behin-behinean etenda geratuko dira, Konstituzio Auzitegiak, lehenik, galdera onartzen duen ala ez jakinarazten duen arte, eta, onartzen badu, bere ebazpena eman arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.