2024. urtea historiako beroena izan da Europan, Copernicus eta MMEren txosten baten arabera
Erregistroak daudenetik, 2024. urtea Europako beroena izan zen, Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuaren (C3S) eta Meteorologiaren Mundu Erakundearen (MME) txostenaren arabera. Arreta bereziz erreparatu diote Valentziako GOIDI gisako fenomeno klimatikoei.
Neurketa egiteko erabili diren datuen arabera, Europako erdialdeko, ekialdeko eta hego-ekialdeko eskualdeetan, iaz neurtutako tenperaturek markak hautsi zituzten, eta zenbait tokitan 2-3 ºC-ko anomaliak izan ziren batezbestekoaren gainetik, Espainiako hegoaldean barne.
C3Sren datuen multzoaren arabera, iaz Europako batez besteko tenperatura 1991-2020 tartean baino 1,5 ºC gradu altuagoa izan zen, eta 2020ko errekorra gainditu zen (0,3 ºC).
Gainera, iaz Europako itsasoen tenperatura inoizko altuena izan zen, 0,7 ºC egin zuen gora batez beste, eta Mediterraneoan, 1,2 ºC.
Adituek gogorarazi dute Europaren berotze-abiadura mundu mailakoa bikoizten ari dela, eta iazko egunen % 45 batezbestekoa baino askoz beroagoak izan zirela.
2024ko Europako Klimaren Egoerari buruzko txostenak, halaber, ekialdeko Europako lehorteen, prezipitazio-eskasiaren eta kontinentearen mendebaldeko hezetasunaren arteko kontrastea azpimarratu du. Izan ere, 1950az geroztik bildutako datuei erreparatuta, 2024 urte euritsuenetako bat izan zen.
Depresioaren eta uholdeen eraginez (horien artean Valentziako GOIDIa nabarmendu dute), 335 pertsona hil ziren eta 413.000 bat pertsonak pairatu zituzten fenomeno horrek eragindako kalteak.
"Txostenak erakusten du klima aldaketak gogor kolpatzen duela Europa", esan du Elisabeth Hamdouch Europako Batzordeko lurreko behaketa unitatearen presidenteordeak.
Samantha Burgess Epe Ertainerako Aurreikuspen Meteorologikoen Europako Zentroko kideak azaldu duenez, GOIDIa izan zenean, Espainiako prezipitazioen errekorrak hautsi ziren ordubetean, sei orduan eta 24 orduan neurtutako datuei dagokienez: maximoa 771,8 milimetrokoa izan zen, Espainian neurtutako bigarren altuena.
Prezipitazioen intentsitatea klima-aldaketarekin lotuta dagoela esan zuten bai Burgessek bai Carlo Buontempok, C3Sren zuzendariak; izan ere, atmosferako eta itsas azaleko tenperaturak altuagoak izateak hodeietan ur-lurruna metatzea dakar.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñigo Etxezarretak "Zurekin Batera" abestu du Gasteizko jaietako pregoian
Gasteizko Plaza Barria Iñigo Etxezarretaren pregoiaren lekuko izan da. ETSko abeslariak 'Zurekin Batera' abestu du Oreka TX taldearekin batera.
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.