Sei pertsona atxilotuta eta 12 ertzain zaurituta, Athletic-Rangers partidaren ostean
Gazte taldeek, gehienak kaputxadunak, Ertzaintzari aurre egin diote bart; istiluen aurkako materiala erabili dute San Mames kanpoaldean, Athleticen eta Rangersen arteko Europa Ligako partida amaitu ostean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak sei pertsona, bost gizon eta emakume bat, atxilotu ditu, desordena publikoak eta agentearen aurkako atentatua egotzita. Atxilo hartutakoek 17-37 urte dituzte, eta gauean zehar aske geratu dira, epailearen aurrera agertu beharko badira ere.
Lehen atxiloketak bi taldeetako jarraitzaileen arteko liskarren ostean egin dituzte agenteek. Hiru gizon dira, bi Erresuma Batukoak eta bestea, euskal herritarra. Hirurei agentearen aurkako atentatua leporatu diete.
Desordena publikoak egitearen delitua egotzita atxilotu dituzte gainerako beste hirurak (bi gizon eta emakume bat).
Ertzaintzako 12 agentek kolpeak jasan dituzte —batek haustura du atzamar batean—, eta osasun-laguntza behar izan dute.
Istiluak hasi dira pertsona-talde handi batek kristalezko botilak eta beste objektu batzuk jaurti dituenean estadioaren ingurua babesten zuen polizia-talde zabalaren aurka eta zelaira sartzeko ate metalikoen aurka.
Ertzaintzak istiluen aurkako materialarekin erantzun du.
Poza Lizentziatuaren kaleko zaborrontziei ere su eman diete, San Mames zelaiguneko sarbidean, eta suhiltzaileek itzali dituzte.
Udalaren balorazioa
Udalak atzo "Bilbon izan zen giro zoragarria" nabarmendu du, eta Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak osatutako dispositiboak eraginkortasunez funtzionatu zuela.
Hala ere, "zalapartari talde txiki bat" jaia zapuzten saiatu zela salatu dute Udaleko iturriek, eta "gure kaleetatik soberan" daudela nabarmendu dute. "Ez dituzte 'Athletic sentimenduaren' balioak eta estiloa ordezkatzen, ezta euskal herritarrena ere", defendatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.