Futbola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atletico Madrileko ultra talde batek istiluak eragin ditu Gasteizen, eta autobusez itzuli dituzte Madrilera

Ertzaintzak ez du inor atxilotu, baina hainbat lagun identifikatu ditu eta zenbait material atzeman du. Alavesek eta Atletico Madrilek Mendizorrotzan jokatuko dute gaur eguerdian.
Ertzaintzak atzeman duen materiala. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzak atzeman duen materiala. Argazkia: Ertzaintza

Atletico Madrileko ultra talde batek (Frente Atleticokoak, antza) istiluak sortu ditu gaur goizean Gasteizen. Dirudienez, jarraitzaile ultrek hainbat objektu jaurti dituzte eta materiala apurtu dute Gasteizko taberna batean. Gertatutakoaren ostean, autobusez itzuli dituzte Madrilera, Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez. Eguerdian jokatuko dute Alavesek eta Atletico Madrilek Mendizorrotzan.

Ultra taldea Alavaseko jarraitzaileak biltzen diren taberna batera joan omen da goizeko lehen orduan. Tabernako jabeak lokala irekitzera joan direnean, terrazako altzariak botata zeudela eta ingurua zikinduta zegoela ikusi dute.

Ertzaintzak plaza batera eraman ditu Atletico Madrileko jarraitzaileak. Bertan denbora batez izan ondoren, Madrilera itzuli dituzte, autobusez.

Polizia autonomikoak goizeko lehen ordutik esku hartu du liskarrak saihesteko, eta ultrak identifikatu ditu. Gainera, hainbat material konfiskatuko diete: banderak eramateko makilak (PVCzkoak), egurrezko makilak, aurpegia estaltzekoak, espraiak, hatz-koskorrak babestuta dituzten eskularruak, galtzerdietan sartutako errodamendu metalikoak eta abar.

Talde bisitariaren segurtasun-arduradunekin eta gainerako poliziekin koordinatuta, eta jarrera bortitz horiek ikusita, Madrilera itzuli dituzte, autobusez. Autobusak Arabatik atera direnean, Guardia Zibila arduratu da horietaz.

Identifikatutako pertsona horiei aktak irekiko dizkiete, eta Kirolaren Legeak jasotzen duenez, horiek zigortzeko proposamenak abiatuko dituzte.

Ertzaintzaren dispositiboak indarrean jarraitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X