KARTZELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxe-langileek Ana J. Quezadarekin mugikor baten truke sexu-harremanak izan ote zituzten ikertzen ari dira

Avilako emakumeen kartzelako funtzionario talde batek eroskeria delitua egin ote duen ikertzen ari da epaitegia duela ia urtebetetik.
Ana Julia Quezadak 2018ko otsailean hil zuen Gabriel Cruz umea. Argazkia: EFE
Ana Julia Quezadak 2018ko otsailean hil zuen Gabriel Cruz umea. Argazkia: EFE

Avilako 4. zenbakiko epaitegia ikertzen ari da Brievako espetxeko (Avila) langileek Ana Julia Quezadarekin sexu-harremanak izan ote zituzten, telefono mugikor bat edukitzearen truke. Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri zioten Quezadari, 2019an Gabriel Cruz haurra hiltzeagatik.

Zehazki, El País egunkariak argitaratu duenez, Brievako emakumeen kartzelako funtzionario batzuen eroskeria ustezko delitu bat ikertzen ari da epaitegia duela ia urtebetetik.

Informazioaren arabera, espetxeko hezitzaile baten deklarazioa bat dator hiru presok eta laugarren emakume batek esandakoarekin, gaur egun Quezadaren bikotekide denak esandakoarekin, alegia.

Txostenen arabera, Gabriel Cruz hiltzeagatik zigortutako emakumeak sexu-harremanak izan zituen espetxeko langileekin eta sukaldariarekin, eta baliteke harreman horiek telefono mugikorrarekin grabatu izana, espetxeko zuzendaritzari "xantaia" egiten saiatzeko eta Bartzelonara eramatea lortzeko.

Gainera, Laura Perez espetxe-zuzendariaren txostenetako batean aitortzen du "presoari buruzko datu esanguratsuen berri" eman ziola hezitzaile batek. "Presoak adierazi zuen mugikor bat zuela grabazio batzuekin, besteak beste, bideo-irudiak, zeinetan funtzionarioak agertzen dira, haren gelan", jasotzen du zuzendariaren txostenak.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X