ETXARRI GAZTETXEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errekalden zauritutako gaztea foam pilota batek jo zuen, Ertzaintzaren behin-behineko ikerketaren arabera

Zupiria sailburuaren esanetan, zauritutako gaztea ez zegoen "istiluak gertatzen ari ziren tokian" Ertzaintzaren foam jaurtigai baten inpaktua jaso zuenean.
Foto: EFE
Foto: EFE

Errekaldeko gaztetxea hustu zuten egunean testikulu bat galdu zuen gazteak Ertzaintzaren foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuen, barne ikerketaren behin-behineko ondorioen arabera.

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, gaztea ez zegoen "istiluak gertatzen ari ziren tokian" jo zutenean. Zupiriak konpromisoa hartu du ikereta burutu eta ondorioak Justiziaren esku uzteko.

Sailburuak agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, apirilaren 3an gertatutakoaz informatzeko. Egun horretan, Ertzaintzak Errekaldeko gaztetxea hustu zuen, eta istiluak sortu ziren.

Horren ostean, gazte batek salatu zuen Ertzaintzaren foam inpaktu bat jaso, eta, ondorioz, testikulu bat galdu zuela.

Horren aurrean, Zupiriak azaldu du "istilu larriak" sortu zirela egun hartan, eta ehunka pertsonak Ertzaintzari eraso ziotela. Hori bai, gaineratu du ez dela onargarria ertzain batek jokaera "desegokia" izatea. "Indarkeria legitimoa bai, baina bortizkeria, inola ere ez", laburbildu du.

Gazteak salaketan jaso zuenez, istiluak sortu ziren unean "modu baketsuan" zegoen inguru hartan, baina ertzain batek tiro egin zion.

Zupiriak aitortu egin du gaztea ez zela istiluetan parte hartzen ari, eta salatutakoa bat datorrela gertatutakoarekin.

Gorka Ortiz de Ginea EH Bilduren legebiltzarkideak kritikatu egin du polizia operazioa "neurrigabea" izan zela, eta tiro egin zuen ertzainak "nahita" egin zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X