DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra, Bidebietako kiroldegian adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik

Akusatuak gertaturikoa aitortu du Gipuzkoako Auzitegian egin den aurretiazko saioan. Fiskaltzak aringarriak aplikatzea onartu du akusatuak egindakoa aitortu eta ezarritako kalte-ordaina ordaindu duelako. Adin txikikoaren familia ere konforme geratu da.
Bidebietako kiroldegia, Donostian, artxiboko irudi batean
Bidebietako kiroldegia, Donostian, artxiboko irudi batean. EITB Media

Donostiako Bidebieta auzoko kiroldegian 13 urteko mutil bati sexu-erasoa egin zion gizonari zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, gaur goizean Gipuzkoako Auzitegian egin den aurretiazko saioan.

Fiskaltzak 14 urte eta hamar hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen zuen, baina gaurko saioan akusatuari aringarriak aplikatzea onartu du egindakoa aitortu eta eragindako minagatik ezarritako 15.000 euroko kalte-ordaina ordaindu duelako.

Adin txikikoaren familia ordezkatzen duen herri akusazioa konforme geratu da aldeek lortu duten akordioarekin.

Kartzela zigorra amaitutakoan zaintzapeko askatasuna izango du nazionalitate frantsesa duen gizonak beste zortzi urtez, ezingo da biktimarengana hurbildu ezta berarekin harremanetan jarri ere, eta ezingo du hamar urtez adin txikikoekin lan egin.

Ministerio Publikoaren akusazio idazkiaren arabera, gertakariak 2024ko apirilaren 16an gertatu ziren. 62 urteko erasotzaileak biktimarekin bat egin zuen kiroldegiko dutxetan, eta, han, deseroso sentiarazi zuen mutikoa, begiratu zion moduagatik, eta, jarraian, aldageletan, sexu-erasoa egin zion, mehatxatu eta beldurtu egin zuen.

Gertakarien berri izan orduko, Ertzaintzak ikerketa abiarazi zuen. Egun batzuk geroago, ustezko erasotzailea atxilotu zuen, baina atxiloketaren unean iskin egin zien agenteei, eta autoan ihes egiten saiatu zen.

Ertzaintzak beste kiroldegi baten inguruan aurkitu zuen, Altzakoan, gerora Eneko Goia Donostiako alkateak jakinarazi zuenez.

Atxilotua agintaritza judizialaren esku utzi zuten, eta hark behin-behineko espetxeratzea agindu zuen, epaiketaren zain.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X