NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iaz Iruñean pisukidea hiltzeagatik akusatutako gizonak 16 urteko kartzela zigorra onartu du

Hilketa argitzeko epaiketa hasi aurretik akordio batera iritsi dira bi aldeak, eta, horrenbestez, prozesua amaitutzat eman dute. Zigortutako gizonak hilketa aitortu eta 16 urteko kartzela zigorra onartu du.
Hilketa Iruñeko San Juan auzoan gertatu zen, Iranzuko Monasterioaren kalean
Hilketa Iruñeko San Juan auzoan gertatu zen, Iranzuko Monasterioaren kalean. Google Maps

Iazko uztailean Iruñean pisukidea (gizonezkoa) labanaz hil zuen gizonak 16 urteko kartzela zigorra onartu du, hilketa delituagatik. 

Nafarroako Probintzia Auzitegian gaur hastekoa zen epaiketa, baina hilketa argitzeko epaimahaia osatu aurretik lortu dute akordioa bi aldeek, eta horrenbestez, hasi aurretik amaitu da prozesua.

Gaur goizean Nafarroako Probintzia Auzitegian egin den saio laburrean, akusatuak hilketa delitua onartu du, maltzurkeria astungarriarekin. Halaber, ontzat eman du defentsa abokatuak eta Fiskaltzak lorturiko akordioa.

Hilketa Iruñeko San Juan auzoan gertatu zen, uztailaren 2an, Irantzuko Monasterioaren kalean. Hiltzaileak labanaz eraso zion biktimari (71 urtekoa), eta ondoren Udaltzaingoari deitu zion. Elkarrekin bizi ziren biak, beste zenbait pertsonarekin batera.

Zigortutako gizonak harreman txarra zuen biktimarekin eta hiltzeko mehatxua egina zion behin baino gehiagotan, Fiskaltzaren akusazio idazkiaren arabera.

Hil aurretik, akusatuak bere asmoaren berri eman zion pisukide bati, ekainaren 30ean bidalitako WhatsApp mezu batean.

Hurrengo egunean, 33 zentimetroko labana erosi eta goizaldean, uztailaren 2an, etxean sartu eta labanaz hil egin zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X