Garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renfek aldiriko trenen 137 joan-etorri eskainiko ditu Araban astean, maiatzaren 30etik aurrera

Altsasu eta Miranda Ebro lotuko dituen zerbitzuak Araian, Dulantzin, Agurainen, Gasteizen, Iruña Okan, Argantzonen eta Manzanosen egingo ditu geldialdiak.
Tren de Renfe
Renferen Aldiriek 137 joan-etorri eskainiko dituzte Araban astean, maiatzaren 30etik aurrera

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburu Susana Garcia Chuecak eta Renfe Bidaiariak enpresako zuzendari nagusi Rafael Cortes Navarrok gaur, ostiralarekin, iragarri dute maiatzaren 30etik aurrera 137 joan-etorri eskainiko dituztela Araban Renfe Aldiriek astero. Hain zuzen ere, Altsasu eta Miranda Ebro lotuko dituzte, eta guztira bederatzi geldialdi egingo dituzte ibilbide osoan.

Goizeko lehen orduan, eguerdian eta arratsaldean, indartu egingo dute zerbitzua, eta asteburuetan zerbitzu gehiago jarri eta ibilbideak luzatuko dituzte.

Astean zehar, 41 trenen zerbitzua luzatuko dute, 25 bidaia berri estreinatuko dituzte eta orain arteko 71 lineak beren horretan geratuko dira, aldaketarik gabe. Horrek esan nahi du zerbitzuen % 48 berrituko dutela.

Horretarako, lau milioi euro inguruko inbertsioa egin du Eusko Jaurlaritzak. Bestalde, ADIFek geltokiak berritzeko lanak egingo ditu.

Altsasu eta Miranda Ebro lotuko dituen zerbitzuak Araian, Dulantzin, Agurainen, Gasteizen, Iruña Okan, Argantzonen eta Manzanosen egingo ditu geldialdiak.

Ordutegiak
Ordutegiak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Adimen Artifiziala, bullyinga egiteko tresna berria: “Hezkuntza digitalean hezi behar ditugu haurrak”

Azken urtean, ziberjazarpena gauzatzeko adimen artifizialaren erabilerak nabarmen egin du gora, hainbat ikerketaren arabera. Gelakideren baten argazki, bideo edo audio bat manipulatuz bideo faltsuak sortzeko erabiltzen da AA, eta sare sozialen bidez zabaltzen dira. Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituak adierazi du orain "duela urte batzuk baino askoz bizkorrago" hedatzen direla edukiak, eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezkeela.  

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X